Larunbat honetan, hilak 3, Euskararen Ginkanako finala jokatu da Donostiako San Telmo museoan. 10 lagun aritu dira lehian eta azkenean, Aitziber Mindegia 17 urteko errenteriarrak eskuratu du garaipena.
Euskararen Ginkanako finaleko proba gurutzegrama bat osatzea izan zen. Horretako erantzunak, San Telmo museoko Euskal Kulturari buruzko erakusketan aurkitu behar izan zituzten lehiakideek. Finalista guztiek ordu berean hasi zuten lehia, 17:15ak inguruan, baina museoaren areto ezberdinetatik. Ordu bete igaro ondoren, Aitziber Mindegia izan zen gurutzegrama zuzen eta azkarren osatzen lehena. Proba osatzen bigarrena, MariJoxe Azurtza izan zen eta Ane Azpillaga hirugarrena.
Sari banaketa Donostiako Boulevardeko karpan ospatu zen eta lehiakide guztiek sariren bat jaso zuten Mikel Insausti Kutxa Ekoguneko zuzendariaren eskutik. Azken zazpi finalistek produktu ekologikoez osatutako saski eder bat jaso zuten, baina lehen hiru sailkatuentzat izan ziren oparirik garrantzitsuenak.
Izan ere, Ane Azpillaga hirugarren sailkatuak bi lagunentzako bazkari/afari ekologiko bat dastatu ahal izango du Donostiako jatetxe ekologiko batean. MariJoxe Azurtza bigarren sailkatuak, berriz, nekazal-etxe batean bi lagunentzako egonaldiaz gozatuko du eta nekazaritza ekologikoa gertutik bizitzeko aukera ere edukiko du. Aitziber Mindegia lehiaketaren irabazleak, Gipuzkoan zehar globoan bidaiatzeko aukera eta piknik ekologiko bat dastatuko du beste lagun batekin batera. Esperientzia hauen guztien argazkiak izan bezala, eskuragarri jarriko ditugu.
Finalista guztiak pozik zeuden lehiaketan zehar bizitako esperientziarekin eta aurrera begira beste Euskararen Ginkana batean parte hartzeko nahia azaldu zuten. Bai Kutxa Ekogunea eta baita Donostiako Euskararen Patronatua, gustura gaude lehiaketak izan duen arrakastarekin (300 partaide baino gehiago) eta aurrera begira mota honetako ekimenak antolatzen jarraitzea espero dugu.

Badakizu hiru kolore euskaraz bigarren esanahi bat dutena? 3 puntu
zuria: faltsua
gorria: ezkertiarra, latza...
beltza: iluna, txarra, tristea...

Flash plugina behar duzu hau entzuteko
Entzun grabaketa eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna! Azkoitia, Arrasate, Donostia, Oiartzun ala Tolosakoa? 5 puntu
Arrasatekoa.
Grabaketa Ahotsak.com-en adeitasunez.

Bideoz grabatu Gipuzkoan bizi den etorkin bat bere jatorrizko hizkuntzan kantu bat abestuz. 10 puntu
Ikusi bideo hau eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna! Azkoitia, Arrasate, Donostia, Oiartzun ala Tolosakoa? 5 puntu
Oiartzuarra
Grabaketa Ahotsak.com-en adeitasunez.

Zein da pasarte honen egilea? Zein euskalkian dago idatzita?
Ene tia Juana maitia. Eugenia sin da arro onqui. Queben gaude anisco onqui guciac eta ori nola dago? Nai din sin cona ichasaaren ecustra? anisco andia da tia Juana. Nai badu nic dud anisco deiru orenaco vidagearen pagateco quemengo ostatiaren pagataco. Ezdi eguiten quemen ozic batrere, chatan degu queben anisco onqui eta guero artan dugu iror nescache postretaco eta gazte eta polit ¡Ha! ¡cer vizia! ¡Tia Juana maitia, amar urte chiquiago bagunu...!
3 puntu
Julian Gayarre da egilea eta euskaldia erronkariera da.

Zein da euskaraz idatzitako lehen liburua? 3 puntu
1545. urtean, Bernart Etxepare baxenafarrak "Linguae vasconum primitiae" liburua argitaratu zuen

Flash plugina behar duzu hau entzuteko
Entzun grabaketa eta ezetz asmatu zein herrikoa den hiztuna! Mutriku, Zarautz, Donostia ala Hondarribiakoa? 5 puntu
Zarauztarra.
Grabaketa Ahotsak.com-en adeitasunez.
Bideoz grabatu agure bat (>65) euskaraz kantatuz. 10 puntu

Zein da "azoka" hitzaren jatorria? 3 puntu
Arabierako "zoko" hitzetik dator

Eman mesedez tximeleta hitzaren 5 sinomino. 3 puntu
tximeleta iz.
inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, sorgin-oilo, apex Ipar., pinpirin Ipar., txiribiri Bizk., mitxirrika Gip., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e.